Aitor Ugarte

Aitor Ugarte

Aitor Ugarte 2020ko eskolarteko txapela jazten
Bizitza
JaiotzaAramaio, 2002 (21/22 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmountain runner (en) Itzuli eta bertsolaria
Aitor Ugarte ezkerretik hasita lehenengo bertsolaria, Arabako Eskolarteko txapelketan.

Aitor Ugarte Eriz (Aramaio, Araba, 2002) mendi lasterkaria eta bertsolaria da. Xabi Igoa bertsolariaren anaia da.

Biografia

2018an eta 2020an Arabako Eskolarteko bertsolari txapelduna izan zen[1].

Mendi lasterketetan palmares bikaina osatzen ari da. 2016 urtean kadete mailako Euskal Herriko Kopa irabazi zuen (bertikalean eta sailkapen orokorra). Mendiko eskiko euskal selekzioan ere sartu zen[2]. 2019an urte bikaina osatu zuen, kilometro bertikaleko kadete mailako Espainiako Kopa irabazi ondoren[3] mendi lasterketetako Munduko txapelduna izan zen. Italian jokatu zen txapelketa eta kilometro bertikalean eta lineakoan bietan bigarren izan bazen ere sailkapen orokorrean txapela eskuratu zuen[4].

2020an Espainiako kilometro bertikaleko txapelduna izan zen[5] eta 2022an bigarrenez eskuratu zuen txapela[6].

Palmaresa

Mendi lasterketak

  • Munduko txapelketa (1): 2019, sailkapen orokorra
  • Espainiako Kopa (1): 2019, kilometro bertikala
  • Espainiako kilometro bertikaleko txapelketa (2): 2020, 2022

Bertsolaritza

Erreferentziak

  1. «Aitor Ugarterentzat Arabako Eskolarteko Txapelketa - Aramaio» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
  2. «Aitor Ugarte: "Teknika barik ez zoaz inora mendiko eskian" - Aramaio» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
  3. «Aitor Ugarte, Espainiako txapeldun eta Munduko Kopara - Aramaio» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
  4. «Aitor Ugarte aramaioarra, munduko txapeldun mendiko lasterketan - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
  5. «Aitor Ugarte, Espainiako txapeldun kilometro bertikalean - Aramaio» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
  6. «Espainiako kilometro bertikaleko txapelketa irabazi du Aitor Ugartek - Aramaio» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).

Kanpo estekak

  • BDB Bertsolaritzaren datu-basea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q86507116
  • Wd Datuak: Q86507116