Ander Rodriguez
Ander Rodriguez | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | |||||||||||||
2020ko abuztuaren 3a - 2021eko apirilaren 26a - Garikoitz Mujika Iriondo → Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia
2019ko irailaren 2a - 2020ko otsailaren 11 ← Pello Urizar Karetxe Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XI. legealdia
2017ko azaroaren 28a - 2019ko apirilaren 2a
2011ko ekainaren 13a - 2011ko uztailaren 14a
2011 - 2015
2007ko ekainaren 22a - 2011ko martxoaren 28a | |||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||
Jaiotza | Arrasate, 1982ko abenduaren 8a (41 urte) | ||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||
Jarduerak | politikaria, historialaria eta arkeologoa | ||||||||||||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea (2021eko apirilaren 26a - | ||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||
Alderdi politikoa | Alternatiba (alderdia) Euskal Herria Bildu Ezker Batua-Berdeak | ||||||||||||
Ander Rodriguez Lejarza (Arrasate, Gipuzkoa, 1982ko abenduaren 8a) euskal politikaria eta ikerlaria da. Alternatibako kide gisa, EH Bilduko legebiltzarkide izan zen. Gaur egun arkeologia ikerketan ari da EHUn.
Ibilbidea
Historia ikasi zuen eta 2003tik kargu ezberdinak izan ditu. Arrasaten zinegotzia izan zen Ezker Batuarekin, beranduago bigarren alkateorde izan zen. Gipuzkoako Batzar Nagusietan prokuradore izan zen 2007-2011 tartean, lehenengo Ezker Batuarekin eta, ondoren, Alternatibarekin.
2011tik 2015era Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako foru diputatua izan da.[1][2] 2015eko foru hauteskundeen ondoren EH Bilduren taldeko aholkularia izan zen Gipuzkoako Batzar Nagusietan.[3]
2017tik EH Bilduren Gizarte Politikako idazkaria da. 2017ko azaroan Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide izendatu zuten, Geroa Galarraga ordezkatuz.[3]
2019tik Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea da.[4] 2021ean utzi zuen kargua, EHUn doktoratu aurreko ikertzaile gisa lan egiteko.[5]
Hauteskundeak
Hauteskundeak | Alderdia | Koalizioa | Barrutia | Postua | Emaitza | ||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2003ko udal hauteskundeak | Ezker Batua | Arrasate | 2.a (21etik) | Hautetsia | |||
2007ko udal hauteskundeak | Ezker Batua-Berdeak | EB-B / Zutik | Arrasate | 2.a (21etik) | Hautetsia | ||
2007ko foru hauteskundeak | Ezker Batua-Berdeak | EB-B / Aralar | Deba-Urola | 2.a (14tik) | Hautetsia | ||
2011ko udal hauteskundeak | Alternatiba | Bildu (EA-Alternatiba) | Arrasate | 3.a (21etik) | Hautetsia | ||
2011ko foru hauteskundeak | Alternatiba | Bildu (EA-Alternatiba) | Deba-Urola | 3.a (14tik) | Hautetsia[a] | ||
2015eko foru hauteskundeak | Alternatiba | EH Bildu | Deba-Urola | 8.a (14tik) | Ez hautetsia[b] | ||
2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak | Alternatiba | EH Bildu | Gipuzkoa | 9.a (25etik) | Ez hautetsia[c] | ||
2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak | Alternatiba | EH Bildu | Gipuzkoa | 5.a (25etik) | Hautetsia[d] | ||
|
Erreferentziak
- ↑ Gipuzkoa, primera Diputación paritaria y euskaldun. Gara 2011-7-1 (Noiz kontsultatua: 2011-7-1).
- ↑ Garitano presenta hoy un gobierno experimentado en la gestión municipal. Diario de Noticias de Gipuzkoa 2011-7-1 (Noiz kontsultatua: 2011-7-1).
- ↑ a b Gipuzkoako Batzar Nagusiak. Ander Rodriguez Lejarzaren fitxa pertsonala. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Nuestro compañero Ander Rodríguez sustituye a Urizar en el Parlamento Vasco – Alternatiba. (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
- ↑ Urain, Jon O.. «Ander Rodriguez EH Bilduko legebiltzarkideak parlamentuko kargua utziko du» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
Kanpo estekak
Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian |
- Datuak: Q12253472
- Multimedia: Ander Rodriguez Lejarza / Q12253472