Butroeko gaztelua

Butroeko gaztelua
Castillo de Butrón
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Butroeko gaztelua
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGatika
Koordenatuak43°22′18″N 2°54′52″W / 43.371683°N 2.914447°W / 43.371683; -2.914447
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XIX. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura neogotikoa
Ondarea
EJren ondarea4

Butroeko gaztelua Gatikako (Bizkaia) Butroe auzoan kokaturik dagoen gaztelua da.

Historia

Erdi Aroan du jatorria, Butroe familiak eraikia.[1]. Gaur egungo itxura aldiz, XIX. mendean eginiko birmoldaketa sakonaren ondorioz datorkio, Cubasko markesak egin zuena. Oinarri modura zimenduak eta dorre zirkularren zati bat hartuz, beste guztia era germaniarrean eraiki zen, fantasia ukitu handiagatik inguruko gazteluen estilotik urrunduz. Neurri batean, XIX. mendeko gaztelu Bavariarrekin paralelismoak dituela esan daiteke.

Eraikuntza bera, denbora-pasa moduan eta erakargarri egiteko izan zen eraikia, bizitoki bat lortzeko baino. Izatez, bizileku moduan oso deserosoa da, dorreek ez baitute espazio erabilgarri handiegirik, eta kanpo-pasabideen bidez baitaude konektaturik euren artean.

Bost solairu, kapera, leotzak, liburutegia, ur putzua, lau dorrexka eta upategia du. 2.400 metro karratuko eraikina eta 35.000 metro karratuko parkea.

Eraikinaren inguruan, palmera eta espezie exotiko askodun parke bat dago.

Hamarkada luzez itxita egon arren, kanpotik bada ere erakargarria da Butroeko gaztelu ospetsua, eta bisitari ugari gerturatzen dira egunero.

21. mendeko jabetza

1989-1992 tartean Estudios Arriagak esparru guztia berrrantolatu eta konpondu zuen.[2] Hortik aurrera ostalaritza establezimendu modura egokitua izan zen, Erdi Aroko ikuskizunekin. Geroago, enbargatua izan eta enkantean atera zen.

Gero Bizkaiko Foru Aldundia bihurtu zen esparru guztien jabea. 2005ean 1,6 milioi euroren truke erosi zuen Inbisa promotoreak eta 2013an 10 milioiren truke jarri zuen salgai. 2021eko abenduan 4 milioi euroan erosi zuen errusiar inbertsore batek[3].

Irudi galeria

Historikoak

  • Gaztelu zaharra, 1878an
    Gaztelu zaharra, 1878an
  • Gazteluaren obrak, 1890ean.
    Gazteluaren obrak, 1890ean.

Gaur egun

  • Ikuspegi orokorra, gaur egun
    Ikuspegi orokorra, gaur egun
  • Atea
    Atea
  • Alboko ikuspegi bat.
    Alboko ikuspegi bat.

Erreferentziak

  1. ARRIETA VALVERDE, Antton.- Euskal Herriko gazteluak : Bizkaia. Donostia: Inp. Leitzaran, 2019. ISBN 978-84-09-13795-4. 83-89 orr.
  2. https://www.elcorreo.com/bizkaia/201409/24/butron-otros-castillos-bizkaia-20140923181223.html
  3. https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/bideoak/osoa/8533632/bideoa-inbertsore-errusiar-batek-butroeko-gaztelua-erosi-du-4-milioi-euroren-truke/

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5002745
  • Commonscat Multimedia: Castle of Butroe / Q5002745

  • Wd Datuak: Q5002745
  • Commonscat Multimedia: Castle of Butroe / Q5002745
  • i
  • e
  • a
 Euskal Herriko gazteluen aurkibidea
Araba
Baronatarren dorretxea • Buradongo gaztelua • Gebara gaztelua • Labrazako gaztelua • Lanosko gaztelua • Marutegiko gaztelua • Mendoza dorretxea • Otxanda Andrearen dorreaZabalateko gaztelua
Bizkaia
Gipuzkoa
Lapurdi
Nafarroa Beherea
Nafarroa Garaia
Ablitasko gazteluaAixitako gazteluaAlesbesko gazteluaAmaiurko gazteluaAñorbeko gazteluaAratzuriko gazteluaArlekiko gazteluaArradako gazteluaArtaxoako ZerkoaAzagrako gazteluaAzkoiengo gazteluaBurgiko gazteluaCadreitako gazteluaCortesko gazteluaDeioko gazteluaEloko gazteluaErriberriko Errege JauregiaErriberriko Jauregi ZaharraEslabako gazteluaFaltzesko gazteluaFunesko gazteluaGalipentzuko gazteluaGarañoko gazteluaGazteluberriko gazteluaGergako gazteluaGorraizko gazteluaGorritiko gazteluaKabregako gazteluaKaparrotsuko gazteluaIruñeko zitadela‎Izabako gazteluaLarragako gazteluaLegingo gazteluaMartzillako gazteluaMelidako gazteluaMilagroko gazteluaMirandako gazteluaMurelu Hautsiko gazteluaNafarroako errege-erreginen jauregiaOibarko gazteluaOrzorrotzeko gazteluaPeñako gazteluaPetillako gazteluaPunicastroko gazteluaRocaforteko gazteluaSan Kristobal gotorlekuaSantakarako gazteluaSantxikorrotaTafallako gazteluaTebasko gazteluaTudejen gazteluaTuterako gazteluaUntzeko gazteluaUxueko Andre Mariaren eliza-gotorlekuaXabierko gazteluaZalatanbor gazteluaZarrakazteluko gazteluaZilegietako dorrea
Zuberoa