Ciudad Universitaria (UNAM)

Ciudad Universitaria (UNAM)
Ciudad Universitaria de la UNAM
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Mexiko
Federative entity of MexicoMexiko Hiria
Koordenatuak19°19′56″N 99°11′17″W / 19.33222°N 99.18806°W / 19.33222; -99.18806
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1954
Arkitektura
ArkitektoaMario Pani (en) Itzuli
Enrique del Moral (en) Itzuli
Azalera176,5 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (ii) eta (iv)
Erreferentzia1250
Eskualdea[I]Latinoamerika eta Karibea
Izen-ematea2007 (XXXI. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Ciudad Universitaria (euskaraz: «unibertsitate-hiria») Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoaren (UNAM) campus nagusia da, Mexiko Hirian kokatua hegoaldeko Coyoacán auzoan. Mario Pani eta Enrique del Moral arkitektoek diseinatua, eraikin ugari batzen ditu: Estadio Olinpikoa, 40 fakultate eta institutu, Kultura Zentroa, erreserba ekologiko bat, Liburutegi Nagusia eta museo batzuk. 1950eko hamarkadan eraiki zen, "El Pedregal" izeneko laba gotortu zelai batean, hiriguneko eraikin zaharkituak ordezteko. 1954an osatu zen. 2007an, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Eraikinak

Liburutegi Nagusia

Liburutegi Nagusia Gustavo M. Saavedra eta Juan Martínez de Velasco-k diseinatu zuten. 400.000 liburu inguru ditu[1].

Kanpoaldea Juan O'Gorman artistak egindako horma-irudiz apaindua dago. Lau fatxadak gaika landatuak daude:

  • Iparraldea: iragan prehispanikoa
  • Hegoaldea: iragan koloniala
  • Ekialdea: oraingo mundua
  • Mendebaldea: Unibertsitatea eta Mexiko modernoa

Estadio Olinpikoa

Sakontzeko, irakurri: «Unibertsitate-Estadio Olinpikoa»

México 68 Estadio Olinpikoa, 1954an eraikia jatorrizko hirigintza planaren barnean. Augusto Pérez Palacios, Jorge Bravo eta Raúl Salinas-ek eraiki zuten eta apaindura Diego Riveraren lan artistikoa da. Jatorrizko izena Estadio Olinpikoa (gaztelaniaz: Estadio Olímpico) zen soilik, baina izena aldatu zioten 1968ko Olinpiar Jokoen egoitza bihurtu baitzen. Egun Club Universidad Nacional futbol taldearen eta "los Pumas CU" errugbi taldearen egoitza da. 68.000 ikuslerentzako edukiera du.

Erreferentziak

  1. Modernizarse y lograr recursos: retos de la Biblioteca Central

Kanpo estekak

  • UNAMen webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q130025
  • Commonscat Multimedia: Ciudad Universitaria / Q130025

  • Wd Datuak: Q130025
  • Commonscat Multimedia: Ciudad Universitaria / Q130025


Mexiko Gizateriaren Ondarea Mexikon Mexiko

Camino Real de Tierra Adentro  • Paquimé, Casas Grandesko arkeologia gunea  • Kaliforniako golkoko uharte eta babesguneak  • Sierra de San Francisco labar pinturak  • El Vizcaíno biosfera erreserba  • Frantziskotar misioak Sierra Gordan  • Zacatecasko hirigune historikoa  • Querétaroko monumentu historikoen gunea  • Guanajuato hiri historikoa eta inguruko meatzeak  • San Miguel hiri gotortua eta Jesús Nazareno de Atotonilco santutegia  • Agave paisaia eta antzinako tekila industriaguneak  • Moreliako hirigune historikoa  • Hospicio Cabañas, Guadalajara  • Monarka tximeletaren biosfera erreserba  • XVI. mende hasierako monasterioak Popocatépetl magalean  • El Tajín hiri prehispanikoa  • Pueblako hirigune historikoa  • Tlacotalpango monumentu historikoen gunea  • Oaxacako hirigune historikoa eta Monte Albán arkeologia gunea  • Palenque hiri prehispanikoa eta parke nazionala  • Xochicalco arkeologia gunea  • UNAMen Unibertsitate Hiriko Campus Nagusia  • Mexiko Hiriko hirigune historikoa eta Xochimilco  • Luis Barragánen etxe eta estudioa  • Teotihuacan hiri prehispanikoa  • Calakmulgo hiri maia eta oihan tropikal babestuak  • Campeche hiri historiko gotortua  • Chichén Itzá hiri prehispanikoa  • Sian Ka'an  • Uxmal hiri prehispanikoa  • Yagul eta Mitla historiaurreko leizeak Oaxacako Erdialdeko Haranean