Club de Remo Santander

Club de Remo Santander
Sorrera 1971
Herria Espainia Santander, Kantabria
Lehendakaria Espainia Ángel Obregón Sierra
Entrenatzailea Espainia Roberto Pérez Rovira
Patroia(k) ?
Kolorea(k)           gorria eta zuria
Trainerua           Club de Remo Santander
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
1 Kantabriako Txapelketa
2023: Kontxa ez
2023: Liga ez
Webgunea www.facebook.com
2011ko Kantabriako Traineru Txapelketan.

Club de Remo Santander Santander hiriko arraun taldeetako bat da, azken urteetan Ciudad de Santander taldearen itzalean egon dena.

Uniformea

Santanderko hiriaren koloreak ditu, zuria eta gorria, berdin kamisetan zein trainerutan.

Historia

Elkartea 1971 urtean sortu zen eta berehala jaso zituen emaitzarik onenak, izan ere 1972an Kantabriako txapeldun izanez Kontxako Banderan eta Espainiako Txapelketan parte hartzeko aukera izan baitzuen. Kontxan hirugarren egin zuen (bigarren jardunaldia irabaziz) eta Espainiako Txapelketan bosgarren. 1975an hiru estropada jokatu ondoren bapatean trainerua alde batera utzi zuen.

Ciudad de Santanderrek 90. hamarkadan bigarren ontzia atera ahal izateko bere izena eta koloreak erabili izan zituen hala trainerillatan nola bateletan.

36 urteren ondoren Club de Remo Santanderrek 2011n berriro atera zuen trainerua. 2012an eta 2013an KAE 2 Ligan aritu zen baina 2014an ez zuen trainerua osatzerik lortu eta ordutik txalupa txikitan baino ez da aritu.

Palmaresa

Kontxako Bandera

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (1): 1972.
  • Sailkatua (1): 1972.

Espainiako Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Bosgarrena 1972an.

Kantabriako Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (1): 1972.

Gainontzeko estropadak

  • Nerbioiko Sari Handia (0): laugarren 1972an.
  • Generalisimoaren Kopa (Coruña) (0): bigarren 1972an.
  • Desafio Astur-Kantabroa (1): 2011 (Luancoren aurka).

Trainerillak

  • Espainiako Trainerilla Txapelketa (1): 2000

Azken denboraldiak

Urtea Liga
2012 KAE 2 Liga, 12.a
2013 KAE 2 Liga, 13.a
2014- ez

Kanpo estekak

  • Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2980112
  • Commonscat Multimedia: Club de Remo Santander / Q2980112

  • Wd Datuak: Q2980112
  • Commonscat Multimedia: Club de Remo Santander / Q2980112