Cortinarius flexipes
Cortinarius flexipes | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Cortinariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cortinarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cortinarius flexipes Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Cortinarius flexipes Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoa: Agaricus flexipes.
Deskribapena
Kapela: 1,5 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, lehenik koniko-kanpai itxurakoa, gero laua titi arin batekin, ertz mehea, soberakin pixka batekin, erregularra, zurixka, zahartzean pitzatua. Kapelaren azala marroi-more kolorekoa, ale gazteetan ertzean ezkata zurixka eta trinkoez estalita.
Orriak: Zabal, lodiak, uhinduak edo zuzenak, marroiak edo marroi-kanela kolorekoak, ñabardura moreekin.
Hanka: Zilindrikoa, kapelarekiko luzea, sarritan kurbatua, zahartzean barnehutsa, marroi kolorekoa, hasieran errezelaren hondakin zuri eta zetadunekin, esporen jalkinaren ondorioz, orrien kolore bereko eraztun eremu hauskor eta iheskorra osatzen dute. Gortina iheskorra eta zurixka.
Haragia: Mehea, zurbila, geranio usainarekin eta zapore gozoarekin.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.
Jangarritasuna
Susmagarria. Toxikoa izan daiteke.[3]
Sasoia eta lekua
Udazkenean. Urria. Leku hezeetako gaztainondoen hosto-hondakinetan hazten da. Taldeak osatuz hazten da.
Banaketa eremua
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Groenlandia, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua.[4]
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
- ↑ (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
- ↑ Cortinarius flexipes: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
Datuak: Q5173320
Multimedia: Cortinarius flexipes / Q5173320