Cuatro Vientos zubia

Cuatro Vientos zubia
Lauhaizeko zubia
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′N 1°40′W / 42.82°N 1.66°W / 42.82; -1.66
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1789
Arkitektura
ArkitektoaSantos Angel Otxandategi

Cuatro Vientos zubia edota Lauhaizeko zubia Nafarroako Iruñea hiriburuko zubi bat da. Arga ibaia zeharkatzen du, eta Cuatro Vientos bidegurutzean kokatzen da, Arrotxapea eta Trinitarioak elkarlotzen ditu, Lauhaizean dago, San Salbador elizatik hurbil. Gipuzkoa etorbideak zeharkatzen du.

Historia

Zubi hau 1789. urtean eraiki zuten, Iruñearen iparraldearekin eta Gipuzkoarekin zegoen jarduera handiari erantzun ahal izateko. Lehenago, 1785ean, bi probintziak elkartzen zituen errepidea egiten hasi ziren. Ordura arte, iparraldera joateko Dona Grazia zubia erabili behar izaten zuten. Horren ondorioz, eraikuntza berri horri Dona Grazia Zubi Berria izena eman zioten. Dena den, herritarren artean Cuatro Vientos zubia nagusitu zen, izen bereko bidegurutze ezagunaren ondoan baitago. Kronikagileak honako hau dio horren gainean:

« Gure lurraldean "Ebroaldeko ipar haize, sargori haize, Gaztelako haize eta ekialdeko haize" deitu ohi diegun lau haizeek perpendikular bat egiten zuten tokia zelako "Cuatro Vientos" izena eman zitzaion. »

Zubia harriz eta betoiz egina dago, eta hiru arku handi apaldu ditu. XX. mendearen lehen erdialdean handitu egin zen.

Kanpo estekak

  • Cuatro Vientos zubia. Arga ibaia: Arrotxapeako zatia. Iruñeko Ibai Parkea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12256014
  • Commonscat Multimedia: Brigde of Cuatro Vientos / Q12256014

  • Wd Datuak: Q12256014
  • Commonscat Multimedia: Brigde of Cuatro Vientos / Q12256014


Iruñea Iruñeko zubiak Iruñea

Arga ibaiko zubiak: Barañaingo oinzubia • Landaben zubia • Mintegien oinzubiaMilutze zubiaSanduzelaiko oinzubiaSanduzelaiko zubiaHodien oinzubia
Cuatro Vientos zubia • Dona Grazia zubiaOblaten zubiaPlazaola oinzubiaArrotxapea zubiaEl Vergel zubiaDone Petri zubiaAlemanen oinzubia
Txantreako zubiaMagdalenako zubia • Oinzubiak • Club Natación Elkarteko zubiaBelosoko oinzubiaBelosoko zubia

Elortz eta Sadar ibaietako zubiak: Urdanotz taldeko oinzubiaEtxabakoitzeko pasabideaArostegi zubia • Etorkizuneko lotura Donapearekin
Azellalanda zubia • Azellalanda zubi berria • Comedores oinzubia • Otsandazubia zubia • Cruz Verde zubia • Nafarroa Etorbideko zubia
Sadar zubia • NUPeko zubia • Errektoretzako zubia • Arrosadiko zubia • Udaldeta zubia