Ebakuntza-gela
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e6/Operating_theatre.jpg/350px-Operating_theatre.jpg)
Ebakuntza-gela, operazio-gela edo kirofanoa ebakuntzak egiteko zirujauek, anestesista eta erizainekin batera, erabilitako ospitaleko gela da. Kirofanoetan funtsezkoa da asepsia, hau da, muturreko higienea eta mikrobio eza, infekzioak saihesteko.
Historia
Munduan kirofanorik zaharrenen artean Londreskoa (1822koa) eta Bostongoa (1824koa) daude.
Ikasleei begira, medikuntzaren fakultatetan ebakuntza-gela zaharragoak egon ziren Padua, Leiden edo Uppsala hirietan.
Kanpo estekak
Datuak: Q1060822
Multimedia: Operating rooms / Q1060822
![]() | Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |