Giza proba

Gizon proba, garai batean.

Giza proba herri kirol bat da, probarri izeneko harri astun bat denbora mugatu batean ahalik eta distantzia luzeenean garraiatzean datzana. Taldeka nahiz banaka jokatu daiteke eta harritik tiratzeko kirolaria kate batez harria lotzen duen gerriko bat jartzen du.

Atzerantz tiratuko da. Bidea plazan eta joan etorrian egiten da. Erreka harri biribilez egindako plazetan lehiatzen da normalean harriak ondo irrista daitezen. Gerria ahalik eta tinkoen mantentzea eta lan gehiena hankekin egitea ezinbestekoa da.

XXI. mendearen hasieran giza probaren modalitate berri bat garatu zen, sagar uzta jokoaren baitan, non kizkiaz bildutako sagarrak, zakuetan bildu ondoren, lera batera igo eta arrastaka eraman behar den tolareraino.

Ikus, gainera

  • Giza-abere proba

Kanpo estekak

  • Giza-abere probak H18K webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12258542
  • Commonscat Multimedia: Gizon proba / Q12258542

  • Wd Datuak: Q12258542
  • Commonscat Multimedia: Gizon proba / Q12258542
  • i
  • e
  • a
Herri kirolak
H18K saileko herri kirolak
Aizkora proba • Sega jokoa • Harri jasotzea • Sokatira • Giza-abere probak (giza proba - zaldi proba - idi-dema - asto proba) • Lasto altxatzea • Lasto botatzea
Lokotx biltzea • Trontza • Zaku eramatea • Orga joko • Ingude altxatzeaTxinga eramateaOntzi eramateaHarri zulaketa
Beste herri kirol eta jokoak