HiTT

Hizkuntzalaritza Teorikorako Taldea (HiTT) Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa taldea da. Hizkuntza gaitasuna da taldearen ikergai nagusia, gramatika sortzailearen ikuspuntutik, eta hainbat dira lantzen dituen ikerlerroak: sintaxia, semantika, fonologia, pragmatika edota hizkuntzaren filosofia, besteak beste.

Kideak

Hona hemen HiTTeko ikertzaile nagusiak[1]:

  • Alazne Landa
  • Arantzazu Elordieta
  • Agustín Vicente
  • Bryan Leferman
  • Elena Castroviejo
  • Fernando García Murga
  • Gorka Elordieta
  • Itziar San Martín
  • Javier Ormazabal
  • Marta Jorba
  • Myriam Uribe-Etxebarria
  • Pablo Albizu
  • Vidal Valmala

Proiektuak

HiTTen aztertzen diren hizkuntza fenomenoak asko dira, tartean, denboraren eta aspektuaren gauzatze sintaktikoa, hizkuntza barneko eta hizkuntzen arteko bariazioa, esanahi mota desberdinen arteko integrazioa, diskurtsoaren egituraketa eta barne hizketa.

Horiek guztiak ikertzeko, ondorengo ikerketa proiektuak dituzte eskuartean:

  • Gaztelania euskararekin kontaktuan: prosodia eta faktore sozialak. (Ikertzaile Nagusia: Gorka Elordieta)
  • Esanahi lexikoa eta kontzeptuak LYPSLC. (Ikertzaile Nagusia: Agustín Vicente)
  • Esnahai mota ezberdinen arteko interakzioa MEAT. (Ikertzaile Nagusia: Elena Castroviejo)
  • Bariazioa diskurtsoaren egituraketan VASTRUD. (Ikertzaile Nagusia: Elena Castroviejo)
  • Hizkuntzaren bariazioa eta arkitektura VALAL. (Ikertzaile Nagusia: Myriam Uribe-Etxebarria)

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Home (euskara)» hitt (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).

Kanpo estekak

  • HiTT taldearen webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q109330812
  • Wd Datuak: Q109330812