Kleopatra

Artikulu hau ptolomeotarren azken agintariari, Julio Zesarren eta Marko Antonioren maitaleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kleopatra (argipena)».
Kleopatra

Irudi gehiago
Faraoi

K.a. 51ko abuztuaren 29a - K.a. 30eko abuztuaren 12a
Ptolomeo XII.a Auletes - Zesarion →
Bizitza
JaiotzaAlexandria, K.a. 69
HerrialdeaAntzinako Egipto
Talde etnikoaGreeks in Egypt (en) Itzuli
Lehen hizkuntzakoinéa
HeriotzaAlexandria, K.a. 30eko abuztuaren 12a (39 urte)
Hobiratze lekuaAlexandria
Heriotza moduasuizidioa: pozoitzea
Familia
AitaPtolomeo XII.a Auletes
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)Marko Antonio  (K.a. 32 -  K.a. 30)
Ptolomeo XIV.a  (K.a. 47 -  K.a. 44)
Ptolomeo XIII.a  (K.a. 51 -  K.a. 47)
Bikotekidea(k)
ikusi
  • Gneo Ponpeio
    Julio Zesar
Seme-alabak
ikusi
Anai-arrebak
ikusi
LeinuaPtolomeotar dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakkoinéa
Egiptoera
aramera
Meroera
latina
Asiriera
Old Arabic (en) Itzuli
Median (en) Itzuli
Partiera
Jarduerak
Jardueraksubiranoa eta monarka
Parte-hartzailea
  • banquet of Antony and Cleopatra (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAktiumgo gudua

Find a Grave: 8384583 Edit the value on Wikidata

Kleopatra —izen bereko beste emakume batzuekin ez nahasteko, adituek Kleopatra VII.a Filopator[1] deitzen diote— (K.a. 69 - K.a. 30) Egiptoko erregina izan zen, Antzinako Egiptoko Ptolomeo leinuko azkena. Nahiz eta Zesarion[Oh 1] semeak faraoi izendun gisa oinordetu.​ Diplomatiko, itsas-komandante, hizkuntzalari[2] eta tratatu medikoen idazle ere izan zen[3].​ Ptolomeo I Soterren, dinastiaren sortzailearen, ondorengoa zen, Alexandro Handiaren jeneral greko-mazedoniarra[Oh 2]. Hil ondoren, Egipto Erromatar Inperioko probintzia bihurtu zen, eta horrek amaiera eman zion Alexandroren erregealdiarekin hasitako aldi helenistikoari (K.a. 336-323)[Oh 3].​ Bere ama-hizkuntza koine greziarra zen arren, lehena izan zen egiptoarren hizkuntza ikasten.

K.a. 58an, ustez, aitarekin, Ptolomeo XII.arekin, erbestera joan zen Erromara, Egipton matxinada bat egon ondoren (ordurako, Erromaren estatu bezero zen). Hori dela eta, Berenize IV.ak, ahizpa nagusiak, Ptolomeoren tronua galdegin zuen. Berenize borrokan hil zen K.a. 55. urtean, aita Egiptora itzuli zenean erromatarren laguntza militarrekin. Ptolomeo, K.a. 51n hil zenean, Kleopatra eta haren anaia txikia, Ptolomeo XIII.a, tronura igo ziren aldibereko errege/erregin gisa, baina bien arteko hausturak gerra zibila piztu zuen.

Erromatarren bigarren gerra zibilean, Julio Zesar arerioak, K.a.48an, Farsaliako guduan eragindako porrotaren ondoren, Ponpeio Handia estatu-politikari erromatarrak Egiptora egin zuen ihes. Ponpeio Kleopatraren aitaren aliatu politikoa izana zen, baina gorteko eunukoek iradokita, Ptolomeo XIII.ak Ponpeio zelatatzeko, eta hiltzeko agindu zuen, Zesarrek, etsaiaren jazarpenean, Alexandria okupatzen zuen bitartean. Erromatar Errepublikako kontsul gisa, Zesarrek Ptolomeo XIII.a bere arreba Kleopatrarekin adiskidetu nahi izan zuen, baina Potino eunukoak, Egiptoko erregearen kontseilari nagusiak, kontsulak proposatzen zituen terminoek Kleopatrari mesede egiten ziotela uste zuen, eta haren indarrek Zesar eta Kleopatra setiatu zituzten Alexandrian. Setioa, K.a. 47. urtearen hasieran, Zesarren aliatuak iritsi zirenean altxatu zen, eta Ptolomeo XIII.a Niloko guduan hil zen. Arsinoe IV.a, Kleopatraren arrebaordea, setioaren buru izan zena, Efesora erbesteratu zen. Zesarrek, dagoeneko diktadore aukeratuak, Kleopatra eta bere anaia txikia Ptolomeo XIV.a Egiptoko gobernari-kide aitortu zituen. Hala ere, erromatar jeneralak harreman sentimental pribatua hasi zuen Kleopatrarekin, eta harreman horretatik jaio zen Zesarion. Kleopatra Erromara joan zen K.a. 46an eta 44an, basailuen erregina gisa, eta Zesarren villan hartu zuen ostatu. Hura K. a. 44. urtean hil zutenean, Kleopatra semea oinordeko izendatzen saiatu zen, baina ezin izan zuen lortu Oktavioren boterera igotzeagatik (gerora Augusto deitu zioten, eta K.a. 27. urtean Erromako lehen enperadorea izan zen). Orduan, Kleopatrak Ptolomeo XIV.a anaia hiltzeko agindu zuen, eta Zesarion semea, Egiptoko gobernari-kide bihurtu zuen, Ptolomeo XV.a izenarekin.

Erromatar Errepublikako hirugarren gerra zibilean (K.a. 43-42), Kleopatrak Bigarren Triunbiratuarekin bat egin zuen, Oktavio (iloba txiki eta Zesarren oinordekoa), Marco Antonio eta Lepidok osatzen zutena. K.a. 41. urtean, Tarson elkartu ondoren, Marko Antoniorekin harremanetan hasi zen Egiptoko gobernaria, eta hiru seme-alaba jaio ziren: Alejandro Helios, Cleopatra Selene II.a eta Ptolomeo Filadelfo. Antoniok triunbiratuan zuen agintaritza erabili zuen Arsinoe IV.a exekutatzeko, Kleopatraren nahia betez, eta Egiptoko erreginaren alde egin zuen gero eta gehiago, bai finantziazioa lortzeko, bai laguntza militarra emateko Partiar Inperioaren eta Armeniako Erresumaren inbasioetan. Alexandriako Dohaintzetan, Kleopatraren eta Marko Antonioren seme-alabak hainbat lurraldetako gobernari izendatu zituzten, Antonioren agintaritzapean. Horrek, Marco Antonio eta Kleopatraren arteko ezkontzarekin batera, Oktavia Gaztearengandik dibortziatu ondoren, Erromatar Errepublikako laugarren gerra zibila ekarri zuen. Propaganda-gerra hasi ondoren, Oktaviok ihes egitera behartu zituen Antonioren aliatuek Erromako senatutik, eta gerra deklaratu zion Kleopatrari K.a. 32. urtean. Marco Antonio eta Kleopatraren gerra-flota garaitu zuen Oktaviok, Agripa jeneralaren agindupean, K.a. 31. urtean, Aktiumgo guduan. Horren ondoren, Oktavioren tropa erromatarrek Egipto inbaditu zuten K.a. 30. urtean, eta Antoniorenak garaitu zituzten, eta, horren ondoren, bere buruaz beste egin zuen. Kleopatrak jakin zuenean Oktaviok Erromara eraman nahi zuela garaipen-ibilbidean erakusteko, baita egin zuen bere buruaz beste, pozoia hartuz, nahiz eta uste den aspis sugegorri bati hozka egiten utziz hil zela.

Kleopatraren ondarea artelan ugaritan gelditu da, antzinakoak zein modernoak, eta bere bizitzaren dramatizazio ugari literaturan eta beste medio batzuetan. Erromatar historiografiako eta poesia latindarraren zenbait lanek Egiptoko erregina erretratatzen dute, oro har, haren ikuspegi negatibo eta polemikoaren ikuspegia emanez, Erdi Aroko eta Errenazimentuko literaturan iraun zuen ikuspegia. Antzinako arte bisualek Kleopatra irudikatu zuten txanpon erromatar eta ptolomeotarretan, eskulturetan, bustoetan, erliebeetan, kristalezko ontzietan, kameutan eta pinturetan. Pizkundeko artearen eta barrokoaren lan askoren gaia izan zen, hala nola eskulturak, pinturak, olerkiak eta William Shakespeareren Antonio eta Kleopatra (1608) eta Händelen Julio Zesar Egipton (1724) opera. Azkenaldian agertu da: arte ederretan nahiz arte aplikatuetan, satira burleskoetan, Hollywoodeko filmetan, hala nola Elizabeth Taylor-ek interpretatutako Kleopatran (1963), edo marka komertzialen irudi gisa; beraz, XIX. mendetik, «egiptomania»ren pop ikonoa da.

Biografia

Ptolomeo XII.aren alaba zen; ama, berriz, ezezaguna da, ustez Kleopatra VI.a izan daiteke (Kleopatra V.a izenarekin ere ezaguna).[4] Ptolomeo XII.a ezaguna zen jaigiroan aritzeagatik, «Auletes» ezizena jaso zuen horregatik (txirularia). Alexandriako hiritarrek bota egin zuten, eta inperioa bere emaztearen esku geratu zen; hura hiltzean, Berenize bere alabaren eskutan, Kleopatraren ahizpa.[5]

Bere anaia eta senar Ptolomeo XIII.arekin batera izan zen Egiptoko buru. Anaiaren aldekoak Kleopatra hiltzen saiatu ondoren, gerra zibila piztu zen. Julio Zesarrek Kleopatraren alde jo zuen, eta, Ptolomeo garaitutakoan, Egiptoko gobernari bakarra bihurtu zuen Kleopatra. Zesarren hilketaren ostean, Marko Antoniorekin aliatu zen.

Zesar Augustok (Zesarren oinordeko eta Marko Antonioren aurkaria) Erromaren botere militar osoa eraman zuen Egiptora. Aktiumgo guduan,[6] Zesar Augustok Marko Antonio menderatu zuen, eta Kleopatrak bere buruaz beste egin zuen K.a. 30eko abuztuaren 12an.[7]

Dio Cassius, Erromako historialariak, dio Kleopratraren gorpua eta Marko Antoniorena baltsamatu zituztela, eta, Plutarkoren hitzetan, Oktavioren aginduz, biak batera hilobiratu zituzten. Hala ere, egun, Arkeologoek ez dakite non dagoen bere hilobia. Izan ere, Alexandria urpean dago. 1992an, Franck Goddio eta European Institute of Underwater Archaeology delakoa, bilaketan aritu ziren, baina arrakasta gutxirekin.[8]

Kathleen Martinez-en ustetan, ordea, Kleopatraren gorpua Taposiris Magna delakoan egon daiteke, bere aburuz, Kleopatra Isis-en irudiarekin asko harremandu zenez gurtzetako lekuren batean hilobiratua izan zitekeen.[8]

Erregetza eta monarka gisako papera

Kleopatra K.a. 51. urteko 40 drakmako txanpon batean, Alexandrian egina, atzealdean ΒΑΣΙΛΙΣΣΗΣ ΚΛΕΟΠΑΤΡΑΣ inskripzioa duena.

Mazedoniako gobernarien tradizioari jarraituz, Kleopatrak Egipto eta beste lurralde batzuk, Zipre esaterako, monarka absolutu gisa gobernatu zituen, bere erreinuko legegile bakartzat jardunik[9]. Erlijio-autoritate nagusia ere izan zen, erlijio politeisten (Egiptokoa zein Greziakoa) eskainitako zeremonien buru gisa arituz[10].​ Egiptoko eta Greziako jainkoentzako, tenplu batzuen eraikuntza gainbegiratu zuen[11], Egiptoko juduentzako sinagoga bat, eta Alexandriako Zesareoa ere eraiki zuen, Julio Zesar patrono eta maitalearen kultu inperiala ospatzeko[12][13].

Bere eskumeneko administrazio-gaietan zuzenean parte hartzen zuen[14], eta, gosete baten aurrean, krisiari ekin zion, eta erregealdiaren hasierako lehorte batean, errege-aletegiei agindu zien gose zegoen herriari elikagaiak banatzeko[15]. Berak administratzen zuen ekonomia zentralizatua errealitatea baino idealagoa bazen ere[16], bere gobernua saiatu zen, zenbait ondasunentzat, prezioen kontrolak, muga-zergak eta estatu-monopolioa ezartzen, baita atzerriko dirurentzat truke-tasa finkoak ere, eta, nekazariei, ereiteko eta uzta biltzeko sasoietan beren herrixketan egotera behartzen zituzten lege zurrunak[17][18][19].

Itxuraz, finantza-arazo batzuek Kleopatrak dirua debaluatzera eraman zuten, zeintzuek zilarrezko eta brontzezko txanponak baitziren, baina ez urrezkoak, bere urruneko aurrekari ptolemeotar batzuenak bezalakoak[20].

Leinua

Ezkerrean: Ptolomeo I.a Soterren busto helenistikoa, Louvre Museoan.
Eskuinean: Seleuko I.a Nicatorren bustoa, greziar jatorrizko baten kopia erromatarra, Papirioen Villakoa, Herkulano, gaur egun Napoliko Arkeologia Museo Nazionalean.

Kleopatra ptolomeotar greko-mazedoniar dinastiakoa izan zen[21][22][23][Oh 4]; Greziaren iparraldean du jatorria, Europan.​ Aitaren bidez, Ptolomeo XII.a «Auletes», Mazedoniako Alexandro Handiaren bi somatophylake (bizkarzain) nabarmenen ondorengoa zen: Ptolomeo I Soter jenerala, Egiptoko erresuma ptolomeotarraren sortzailea, eta Seleuko I.a Nikator, Mendebaldeko Asiako Seleukotar Inperioaren sortzaile greko-mazedoniarra[21][24][25][Oh 5].​​​​ Kleopatraren aitaren adarraren jarraipena, aitaren bidez egin daiteke, baina amaren nortasuna ez da ongi ezagutzen[26][27][28][Oh 6]. Kleopatra VI.a Trifenaren[Oh 7] alaba omen zen (Kleopatra V.a Trifena ere esaten zaio), lehengusu-emazte[29] edo Ptolomeo XII.aren emazte-ahizpa[30][27][31][Oh 8].

Kleopatra I.a Sira ptolomeotar dinastiako kide bakarra izan zen, ziurtasun osoz, grekoa ez zen jatorriren bat sartu zuena, bada, Apama I.aren ondorengoa baitzen, Seleuco I.aren emazte persiar sogdianarena[32][33][Oh 9].​​​ Oro har, ptolomeotarrak ez zirela jatorrizko egiptoarrekin nahastu uste da[34][35]. Michael Grantek dio Ptolomeo baten maitale egiptoar ezagun bat baino ez dagoela eta ez dela emazterik ezagutzen. Gainera, argudiatzen du, Kleopatrak, ziur aski, ez zuela Egiptoko arbasorik, eta «bere burua greziartzat deskribatu zuela»[32]. Stacy Schiff-ek idatzi du Kleopatra greko-mazedoniarra zela, persiar kutsu batekin, argudiatuz oso arraroa zela ptolomeotarrek maitale egiptoarrik izatea[36]. Duane W. Roller estatubatuar arkeologoak uste du Kleopatra Ptah-ri sagaratutako apaiz familia batekoa izan zitekeela (Kleopatraren aztertzaile den komunitate akademiko ikasiak onartu ez duen hipotesia), erdi greko-mazedoniar erdi egiptoar baten alaba, baina dio Kleopatraren jatorria edozein dela ere, hark gehiago estimatzen zuela bere jatorri greko-ptolomeotarra[37].​​ Ernle Bradford historialari britainiarrak idatzi zuen Kleopatrak ez zuela Erroma egiptoar gisa desafiatu, «greziar kultu gisa baizik»[38].

Haren aurkako propaganda erromatarraren aldetik, inoiz ez zen sasiko alaba zenik salatu[39][40]. Estrabon izan zen historialari zahar bakarra esan zuena, Berenize IV.aren ondoren jaiotako Ptolomeo XII.aren seme-alabak, Kleopatra barne, sasikoak zirela[39][40][41].​​​ Kleopatra V.a (edo VI.a) Ptolomeo XII.aren gortetik bota zuten K.a. 69. urtearen amaieran, Kleopatra jaio eta hilabete gutxira; Ptolomeo XII.aren hiru seme-alaba adingabeak, berriz, emazterik ez zuela jaio ziren[42].

Ptolomeotarren arteko endogamia-maila handia, Kleopatraren berehalako arbasoek ere islatzen dute. Jarraian, berreraikitze bat erakusten da. Erakusten den familia zuhaitzak Kleopatra V.a, Ptolomeo XII.aren emaztea, Ptolomeo X.a Alejandro I.aren eta Berenize III.aren alaba, Ptolomeo XII.aren senarraren lehengusina bihurtuko zuena, baina Ptolomeo IX.a Latiroren alaba izan zitekeena[29]. Antzinako iturri primarioen kontakizun nahasiek Ptolomeo XII.aren emaztea Kleopatra V.a edo Kleopatra VI.a gisa identifikatzera eraman dituzte jakintsuak; azken hori Ptolomeo XII.aren alaba izan zitekeen, eta batzuek adierazten dute Kleopatra V.a K.a. 69. urtean hil zela, agertu ordez, K.a. 58. urtean Berenize IV.arekin gobernari-kide gisa ari zela. (Ptolomeo XII.aren erbestean zegoela, Erroman)[43][44].​

Arbasoak

Kleopatraren zuhaitz genealogikoa:

 
 
Ptolomeo V.a Epífanes
 
Kleopatra I.a Sira
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Ptolomeo VI.a Filometor
 
Kleopatra II.a
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Ptolomeo VIII.a Fiscon
 
 
Kleopatra III.a
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Kleopatra Selene Siriakoa
 
Ptolomeo IX.a Latiro
 
Kleopatra IV.a
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Ptolomeo X.a Alexandro I.a
 
Berenize III.a
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Kleopatra V.a Trifena
 
 
 
Ptolomeo XII.a Auletes
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Kleopatra VII

Ikus, gainera

Oharrak

  1. (Roller 2010, 149 orr. ) eta (Skeat 1953, 99-100 orr. ) adierazten dute Zesarionen erregealdi nominalaren iraupen laburra 18 egunekoa izan zela, K.a. 30eko abuztuan. Hala ere, Duane W. Roller-ek, Theodore Cressy Skeat-en lanari erreferentzia eginez, dio Zesarionen erregealdia, funtsean, Egiptoko kronografoen fikzio bat izan zela Kleopatraren heriotzaren eta Egiptoko erromatarren kontrol ofizialaren (Oktaviano faraoi berriaren mendean) arteko arrakala betetzeko, adibidez, Alexandriako Klementeren Stromata aipatuz ((Roller 2010, 149, 214, ref. 103 orr. )). Plutarkok, Jonesek (2006, 187. or.) itzulia, termino lausoetan idatzi zuen: «Oktavianok Zesarion hil zuen geroago, Kleopatra hil ondoren»
  2. (Southern 2009, 43 orr. ) honako hau idatzi du Ptolomeo I.a Soterri buruz: «Dinastia Ptolemeotarra, zeinaren azken ordezkaria Kleopatra izan zen, K.a. IV. mendearen amaieran sortu zen. Ptolomeoak ez ziren jatorri egiptoarrekoak, baizik eta Ptolomeo Soterrengandik zetozen, Alexandro Handiaren segizioko mazedoniar-greziarrak.
    Dinastia Ptolemeotarra «greko-mazedoniar» gisa deskribatzen duten iturri gehigarrietarako, ikus (Roller 2010, 15-16 orr. ),(Jones 2006, xiii, 3, 279 orr. ),(Kleiner 2005, 9, 19, 106, 183 orr. ),(Jeffreys 1999, 488 orr. ) y (Johnson 1999, 69 orr. ). Aldizka, (Grant 1972, 3 orr. ) «grezieraz mintzatzen den mazedoniar» dinastia gisa deskribatzen ditu. Beste iturri batzuek, hala nola (Burstein 2004, 64 orr. ) eta (Pfrommer & Towne-Markus 2001, 9 orr. ) «greko-mazedoniarrak» edo, besterik gabe, greziar kulturaren jabe diren mazedoniar gisa deskribatzen dituzte, (Pfrommer & Towne-Markus 2001, 9-11, 20 orr. ).
  3. (Grant 1972, 5-6 orr. )Grant-ek adierazi duenez, Alexandro Handiaren erregealdiarekin hasi zen garai helenistikoa Kleopatra hil zenean amaitu zen, K. a. 30ean. Michael Grant-ek azpimarratzen du beren garaikide erromatarrek, Grezia klasikoaren garaitik, dekadentetzat eta handitasun gutxitutzat jotzen zituztela greziar helenistikoak eta jarrera hori historiografia modernoaren lanetan ere jarraitu duela. Egipto helenistikoari buruz, Grantek dio: “bere arbasoek garai hartan egin zuten guztia gogoratuz, ez zen aukerakoa Kleopatra VII.ak, akats bera egitea. Baina bera eta K.a. I.en mendeko bere garaikideek beren arazo berezia zuten. Esan daiteke "garai helenistikoa" (askotan bere garaian amaitu zela uste duguna), edo greziar aroren bat existitzen zela erromatarrak nagusi zirenean? Hau izan zen Kleopatraren burutik urrun egon ez zen galdera. Baina egia da hark uste izan zuela greziar garaia ez zela inondik inora amaitu, eta bere esku zegoen guztia egiteko prest zegoela iraunaraztea ziurtatzeko”.
  4. Kleopatraren leinu greko-mazedoniarrari buruzko informazio gehiagorako, ikus(Pucci 2011, 201 orr. ),(Grant 1972, 3-5 orr. ),(Burstein 2004, 3, 34, 36, 43, 63-64 orr. ) eta (Royster 2003, 47-49 orr. ).
  5. Alexandro Handiak Egipto helenistikoaren sorrerari eta Ptolomeo I.a Soterren jatorriari buruzko Kleopatraren arbasoei buruzko informazio gehiagorako eta egiaztatzeko, ikus (Grant 1972, 7-8 orr. ) eta (Jones 2006, 3 orr. ).
  6. Informazio gehiagorako, ikus (Grant 1972, 3-4 orr. ) eta (Burstein 2004, 11 orr. ).
  7. Kleopatra V.a edo VI.a
  8. Informazio gehiagorako, ikus (Fletcher 2008, 69, 74, 76 orr. ).
  9. Seleuco I.a Nikatorren emaztearen, Apamaren, jatorri sogdiarrari buruz, ikus (Holt 1989, 64-65, ref. 63 orr. ).

Erreferentziak

  1. Hölbl 2001, 231 orr. .
  2. Bradford 2000, 13 orr. .
  3. Roller 2010, 1 orr. .
  4. (Ingelesez) Cleopatra. 2022-07-21 (Noiz kontsultatua: 2022-07-30).
  5. (Gaztelaniaz) «Cleopatra, la reina más joven de Egipto» historia.nationalgeographic.com.es 2012-11-19 (Noiz kontsultatua: 2022-07-30).
  6. (Gaztelaniaz) Le Gall, Joël. (1995). El imperio romano. Akal ISBN 84-460-0278-7..
  7. (Gaztelaniaz) Hughes-Hallet, Lucy. (2017). Cleopatra: la mujer, la reina, la leyenda. Fórcola ISBN 978-84-16247-88-2..
  8. a b (Ingelesez) «The Search for Cleopatra» Magazine 2011-07-01 (Noiz kontsultatua: 2022-07-30).
  9. Grant 1972, 6-7 orr. .
  10. Burstein 2004, 34 orr. .
  11. Chauveau 2000, 69-71 orr. .
  12. Roller 2010, 104, 110-113 orr. .
  13. Fletcher 2008, 216-217 orr. .
  14. Burstein 2004, 33-34 orr. .
  15. Roller 2010, 103-104 orr. .
  16. Burstein 2004, 39-41 orr. .
  17. Chauveau 2000, 78-80 orr. .
  18. Roller 2010, 104-105 orr. .
  19. Burstein 2004, 37-38 orr. .
  20. Roller 2010, 106-107 orr. .
  21. a b Roller 2010, 15-16 orr. .
  22. Jones 2006, XIII, 3, 279 orr. .
  23. Southern 2009, 43 orr. .
  24. Burstein 2004, 3, 34, 36, 51 orr. .
  25. Fletcher 2008, 23, 37-42 orr. .
  26. Roller 2010, 15-16, 164-166 orr. .
  27. a b Jones 2006, xiii orr. .
  28. Dodson & Hilton 2004, 273 orr. .
  29. a b Dodson & Hilton 2004, 268-269, 273 orr. .
  30. Roller 2010, 18 orr. .
  31. Burstein 2004, 11, 75 orr. .
  32. a b Grant 1972, 5 orr. .
  33. Fletcher 2008, 56, 73 orr. .
  34. Fletcher 2008, 73 orr. .
  35. Burstein 2004, 69-70 orr. .
  36. Schiff 2011, 2, 42 orr. .
  37. Roller 2010, 15, 18, 166 orr. .
  38. Bradford 2000, 17 orr. .
  39. a b Roller 2010, 165 orr. .
  40. a b Grant 1972, 4 orr. .
  41. Burstein 2004, 11, 69 orr. .
  42. Roller 2010, 18-19 orr. .
  43. Whitehorne 1994, 182 orr. .
  44. Fletcher 2008, 76 orr. .

Bibliografia

Iturri bibliografikoak
  • Anderson, Jaynie. (2003). Tiepolo's Cleopatra. Melbourne: Macmillan ISBN 9781876832445..
  • Ashton, Sally-Ann. (2001a). «194 Marble head of a Ptolemaic queen with vulture headdress» in Walker, Susan Cleopatra of Egypt: from History to Myth. Princeton, Nueva Jersey: Princeton University Press (British Museum Press), 217 or. ISBN 9780691088358..
  • Ashton, Sally-Ann. (2001b). «163 Limestone head of Cleopatra VII» in Walker, Susan Cleopatra of Egypt: from History to Myth. Princeton, Nueva Jersey: Princeton University Press (British Museum Press), 164 or. ISBN 9780691088358..
  • Ashton, Sally-Ann. (primavera 2002). «Identifying the ROM's “Cleopatra”» Rotunda: 36-39..
  • Ashton, Sally-Ann. (2008). Cleopatra and Egypt. Oxford: Blackwell ISBN 978-1-4051-1390-8..
  • Bivar, A. D. H.. (1983). «The Political History of Iran Under the Arsacids» in Yarshater, Ehsan Cambridge History of Iran, Volume 3(1): The Seleucid, Parthian, and Sasanian periods. Cambridge: Cambridge University Press, 21-99 or. ISBN 9780521200929..
  • Bradford, Ernle. (2000). Cleopatra. Penguin Group ISBN 9780141390147..
  • Bringmann, Klaus. (2007). A History of the Roman Republic. W. J. Smyth (itzultzaile) Cambridge: Polity Press ISBN 9780745633718..
  • Brosius, Maria. (2006). The Persians: An Introduction. Londres eta Nueva York: Routledge ISBN 9780415320894..
  • Burstein, Stanley M.. (2004). The Reign of Cleopatra. Westport, Connecticut: Greenwood Press ISBN 9780313325274..
  • Caygill, Marjorie. (2009). Treasures of the British Museum. Londres: British Museum Press (Trustees of the British Museum) ISBN 9780714150628..
  • Chauveau, Michel. (2000). Egypt in the Age of Cleopatra: History and Society Under the Ptolemies. David Lorton (itzultzai) Ithaca, Nueva York: Cornell University Press ISBN 9780801485763..
  • (Alemanez) Curtius, Ludwig. (1933). «Ikonographische Beitrage zum Portrar der romischen Republik und der Julisch-Claudischen Familie» RM 48: 182-243. OCLC .633408511.
  • DeMaria Smith, Margaret Mary. (2011). «HRH Cleopatra: the Last of the Ptolemies and the Egyptian Paintings of Sir Lawrence Alma-Tadema» in Miles, Margaret M. Cleopatra : a sphinx revisited. Berkeley: University of California Press, 150-171 or. ISBN 9780520243675..
  • Dodson, Aidan; Hilton, Dyan. (2004). The Complete Royal Families of Ancient Egypt. Londres: Thames & Hudson ISBN 9780500051283..
  • Dudley, Donald. (1960). The Civilization of Rome. Nueva York: New American Library ISBN 9781258450540..
  • (Italieraz) Elia, Olga. (1956). «La tradizione della morte di Cleopatra nella pittura pompeiana» Rendiconti Dell'Accademia di Archeologia, Lettere e Belle Arti 30: 3-7. OCLC .848857115.
  • Ferroukhi, Mafoud. (2001a). «197 Marble portrait, perhaps of Cleopatra VII's daughter, Cleopatra Selene, Queen of Mauretania» in Walker, Susan Cleopatra of Egypt: from History to Myth. Princeton, Nueva Jersey: Princeton University Press (British Museum Press), 219 or. ISBN 9780691088358..
  • Ferroukhi, Mafoud. (2001b). «262 Veiled head from a marble portrait statue» in Walker, Susan Cleopatra of Egypt: from History to Myth. Princeton, Nueva Jersey: Princeton University Press (British Museum Press), 242 or. ISBN 9780691088358..
  • Fletcher, Joann. (2008). Cleopatra the Great: The Woman Behind the Legend. Nueva York: Harper ISBN 978-0-06-058558-7..
  • Goldsworthy, Adrian Keith. (2010). Antony and Cleopatra. New Haven, Connecticut: Yale University Press ISBN 9780300165340..
  • Galiano, Manuel F.. (1969). La transcripción castellana de los izenas propios griegos. Madrid: Sociedad Española de Estudios Clásicos.
  • Grant, Michael. (1972). Cleopatra. Londres: Weidenfeld and Nicolson; Richard Clay (the Chaucer Press) ISBN 9780297995029..
  • Gurval, Robert A.. (2011). «Dying Like a Queen: the Story of Cleopatra and the Asp(s) in Antiquity» in Miles, Margaret M. Cleopatra : a sphinx revisited. Berkeley: University of California Press, 54-77 or. ISBN 9780520243675..
  • Higgs, Peter. (2001). «Searching for Cleopatra's image: classical portraits in stone» in Walker, Susan Cleopatra of Egypt: from History to Myth. Princeton, Nueva Jersey: Princeton University Press (British Museum Press), 200-209 or. ISBN 9780691088358..
  • Holt, Frank L.. (1989). Alexander the Great and Bactria: the Formation of a Greek Frontier in Central Asia. Leiden: E. J. Brill ISBN 9789004086128..
  • Hölbl, Günther. (2001). A History of the Ptolemaic Empire. Tina Saavedra (itzultzaile) Londres: Routledge ISBN 978-0-415-20145-2..
  • Hsia, Chih-tsing. (2004). C.T. Hsia on Chinese Literature. Nueva York: Columbia University Press ISBN 9780231129909..
  • Jeffreys, David. (1999). «Memphis» in Bard, Kathryn A. Encyclopedia of the Archaeology of Ancient Egypt. Londres: Routledge, 488-490 or. ISBN 0415185890..
  • Johnson, Janet H.. (1999). «Late and Ptolemaic periods, overview» in Bard, Kathryn A. Encyclopedia of the Archaeology of Ancient Egypt. Londres: Routledge, 66-72 or. ISBN 0415185890..
  • Jones, Prudence J.. (2006). Cleopatra: a sourcebook. Norman, Oklahoma: University of Oklahoma Press ISBN 9780806137414..
  • Kennedy, David L.. (1996). «Parthia and Rome: eastern perspectives» in Kennedy, David L. The Roman Army in the East. Ann Arbor: Cushing Malloy Inc., Journal of Roman Archaeology: Supplementary serie Number Eighteen, 67-90 or. ISBN 9781887829182..
  • Kleiner, Diana E. E.. (2005). Cleopatra and Rome. Cambridge, Massachusetts: Belknap Press of Harvard University Press ISBN 9780674019058..
  • (Alemanez) Lippold, Georg. (1936). Die Skulpturen des Vaticanischen Museums. 3 Berlín: Walter de Gruyter & Co. OCLC .803204281.
  • Meadows, Andrew; Ashton, Sally-Ann. (2001). «186 Bronze coin of Cleopatra VII» in Walker, Susan Cleopatra of Egypt: from History to Myth. Princeton, Nueva Jersey: Princeton University Press (British Museum Press), 178 or. ISBN 9780691088358..
  • Padró, J.. (2008). «La dominación macedónica y el período ptolemaico» Historia del Egipto faraónico. Madrid: Alianza Editorial ISBN 978-84-473-6075-8..
  • Pfrommer, Michael; Towne-Markus, Elana. (2001). Greek Gold from Hellenistic Egypt. Los Ángeles: Getty Publications (J. Paul Getty Trust) ISBN 9780892366330..
  • Pina Polo, Francisco. (2013). «The Great Seducer: Cleopatra, Queen and Sex Symbol» in Knippschild, Silke Seduction and Power: Antiquity in the Visual and Performing Arts. Londres: Bloomsbury Academic, 183-197 or. ISBN 978-1-44119-065-9..
  • Pratt, Frances; Fizel, Becca. (1949). Encaustic Materials and Methods. Nueva York: Lear Publishers OCLC .560769.
  • Preston, Diana. (2009). Cleopatra and Antony: Power, Love, and Politics in the Ancient World. Nueva York: Walker and Company ISBN 9780802717382..
  • Pucci, Giuseppe. (2011). «Every Man's Cleopatra» in Miles, Margaret M. Cleopatra : a sphinx revisited. Berkeley: University of California Press, 195-207 or. ISBN 978-0-520-24367-5..
  • Reece, Steve. (2017). «Cleopatra Couldn't Spell (And Neither Can We!)» in Groton, Anne Harmar Ab Omni Parte Beatus: Classical Essays in Honor of James M. May. Mundelein, Illinois: Bolchazy-Carducci Publishers, 201-220 or. ISBN 9780865168435. OCLC .969973660.
  • Roller, Duane W.. (2003). The World of Juba II and Kleopatra Selene: Royal Scholarship on Rome's African Frontier. Nueva York: Routledge ISBN 9780415305969..
  • Roller, Duane W.. (2010). Cleopatra: a biography. Oxford: Oxford University Press ISBN 978-0-19-536553-5..
  • Rowland, Ingrid D.. (2011). «The Amazing Afterlife of Cleopatra's Love Potions» in Miles, Margaret M. Cleopatra : a sphinx revisited. Berkeley: University of California Press, 132-149 or. ISBN 9780520243675..
  • Royster, Francesca T.. (2003). Becoming Cleopatra: The Shifting Image of an Icon. Nueva York: Palgrave MacMillan ISBN 9781403961099..
  • Sabino, Rachel; Gross-Diaz, Theresa. (2016). Cat. 22 Tetradrachm Portraying Queen Cleopatra VII. Art Institute of Chicago  doi:10.13140/RG.2.2.23475.22560..
  • Sartain, John. (1885). On the Antique Painting in Encaustic of Cleopatra: Discovered in 1818. Filadelfia: George Gebbie & Co. OCLC .3806143.
  • Schiff, Stacy. (2011). Cleopatra: A Life. Reino Unido: Random House ISBN 9780753539569..
  • Skeat, T. C.. (1953). «The Last Days of Cleopatra: A Chronological Problem» The Journal of Roman Studies 43: 98-100.  doi:10.2307/297786..
  • Southern, Patricia. (2014). Augustus. Londres: Routledge ISBN 9780415628389..
  • Southern, Patricia. (2009). Antony and Cleopatra: The Doomed Love Affair That United Ancient Rome and Egypt. Stroud, Gloucestershire: Amberley Publishing ISBN 9781848683242..
  • Valtierra Lacalle, Ana. (2020). «Mitografía y manipulación iconográfica de la muerte de Cleopatra en la pintura occidental» Asparkía: Investigació feminista: 27-49.  doi:10.6035/Asparkia.2020.37.2. ISSN 1132-8231..
  • Varner, Eric R.. (2004). Mutilation and Transformation: Damnatio Memoriae and Roman Imperial Portraiture. Leiden: Brill ISBN 9789004135772..
  • Walker, Susan. (2004). The Portland Vase. British Museum Press ISBN 9780714150222..
  • Walker, Susan. (2008). «Cleopatra in Pompeii?» Papers of the British School at Rome 76: 35-46; 345-348..
  • Walker, Susan. (2001). «324 Gilded silver dish, decorated with a bust perhaps representing Cleopatra Selene» in Walker, Susan Cleopatra of Egypt: from History to Myth. Princeton, Nueva Jersey: Princeton University Press (British Museum Press), 312-313 or. ISBN 9780691088358..
  • Walker, Susan; Higgs, Peter. (2001). «325 Painting with a portrait of a woman in profile» in Walker, Susan Cleopatra of Egypt: from History to Myth. Princeton, Nueva Jersey: Princeton University Press (British Museum Press), 314-315 or. ISBN 9780691088358..
  • Whitehorne, John. (1994). Cleopatras. Londres: Routledge ISBN 9780415058063..
  • Woodstra, Chris; Brennan, Gerald; Schrott, Allen. (2005). All Music Guide to Classical Music: The Definitive Guide to Classical Music. Ann Arbor, Míchigan: All Media Guide (Backbeat Books) ISBN 9780879308650..
  • Wyke, Maria; Montserrat, Dominic. (2011). «Glamour Girls: Cleomania in Mass Culture» in Miles, Margaret M. Cleopatra : a sphinx revisited. Berkeley: University of California Press, 172-194 or. ISBN 9780520243675..
Iturriak sarean
  • Brown, Chip. (2011). «The Search for Cleopatra» National Geographic (Noiz kontsultatua: 29 de diciembre dfe 2018).
  • Grout, James. (2017a). Basalt Statue of Cleopatra. Encyclopaedia Romana (University of Chicago) (Noiz kontsultatua: 17 de agosto de 2018).
  • Grout, James. (2017b). Was Cleopatra Beautiful?. Encyclopaedia Romana (University of Chicago) (Noiz kontsultatua: 17 de agosto de 2018).
  • Mark Antony and Cleopatra. Classical Numismatic Group (Noiz kontsultatua: 17 de agosto de 2018).
  • Muellner, Leonard. (2020). A Poetic Etymology of Pietas in the Aeneid. Center for Hellenic Studies, Harvard University (Noiz kontsultatua: 29 de octubre de 2022).
  • Plutarco. (1920). Perrin, Bernadotte ed. Plutarch's Lives. Cambridge, Massachusetts: Harvard University Press (Proyecto Perseus, Tufts University) (Noiz kontsultatua: 17 de agosto de 2018).
  • Radio 4 Programmes - A History of the World in 100 Objects, Empire Builders (300 BC - 1 AD), Rosetta Stone. BBC (Noiz kontsultatua: 17 de agosto de 2018).
  • Raia, Ann R.; Sebesta, Judith Lynn. (2017). The World of State. Online Companion to The Worlds of Roman Women (Noiz kontsultatua: 19 de noviembre de 2019).
  • Tyldesley, Joyce. (2018). Cleopatra, Queen of Egypt. Enciclopedia Británica (Noiz kontsultatua: 17 de agosto de 2018).
  • Walker, Susan; Higgs, Peter. (2017). Portrait Head. British Museum (Noiz kontsultatua: 17 de agosto de 2018).

Gainerako bibliografia

  • Txantiloi:Cita aldizkaria
  • Bradford, Ernle Dusgate Selby. (2000). Cleopatra. Penguin Group ISBN 9780141390147..
  • Domínguez, A.; Puyadas, V.. (2016). «De la investigación al discurso sobre la moneda: la legitimación de los reyes y reinas lágidas a través de las acuñaciones» Patrimonio numismático y museos: actas XV Congreso Nacional de Numismática. Madrid: Museo Casa de la Moneda, 811-814 or. ISBN 978-84-89157-73-6..
  • Flamarion, Edith. (1997). Cleopatra: The Life and Death of a Pharaoh. Harry Abrams ISBN 978-0-8109-2805-3..
  • Foss, Michael. (1999). The Search for Cleopatra. Arcade Publishing ISBN 978-1-55970-503-5..
  • Fraser, P. M.. (1985). Ptolemaic Alexandria. 1-3 Oxford: Oxford University Press ISBN 9780198142782..
  • Lindsay, Jack. (1972). Cleopatra. Nueva York: Coward-McCann OCLC .671705946.
  • Nardo, Don. (1994). Cleopatra. San Diego, California: Lucent Books ISBN 9781560060239..
  • Pomeroy, Sarah B.. (1984). Women in Hellenistic Egypt: from Alexander to Cleopatra. Nueva York: Schocken Books ISBN 9780805239119..
  • Samson, Julia. (1990). Nefertiti & Cleopatra. Stacey International ISBN 9780948695186..
  • Southern, Pat. (2000). Cleopatra. Tempus ISBN 9780752414942..
  • Syme, Ronald. (1962). The Roman Revolution. Oxford University Press OCLC .404094.
  • Tyldesley, Joyce. (2008). Cleopatra: Last Queen of Egypt. Basic Books ISBN 9780465018925..
  • Volkmann, Hans. (1958). Cleopatra: a Study in Politics and Propaganda. T. J. Cadoux (traductor) Nueva York: Sagamore Press OCLC .899077769.
  • Weigall, Arthur E. P. Brome. (1914). The Life and Times of Cleopatra, Queen of Egypt. Edinburgo: Blackwood OCLC .316294139.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kleopatra Aldatu lotura Wikidatan
  • Kleopatraren heriotzari buruzko teoria berriak, Argia astekarian.
  • Kleopatrari buruzko artikulua, Argia astekarian.