Marco Bellocchio
Marco Bellocchio | |
---|---|
(2010) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bobbio, 1939ko azaroaren 9a (84 urte) |
Herrialdea | Italia |
Lehen hizkuntza | italiera |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Experimental Centre of Cinematography (en) |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, politikaria, film-muntatzailea, zinema aktorea, zinema ekoizlea, errealizadorea eta aktorea |
Lantokia(k) | Italia |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Alderdi politikoa | Italian Radicals (en) |
Marco Bellocchio (Bobbio – Piacenza, Italia, 1939ko azaroaren 9a) zinemagilea da. Familiaren, Erromatar Eliza Katolikoaren eta armadaren kontrako satira zorrotzak egin ditu bere filmetan. Arlo horretan, aipatzekoak dira I pugni in tasca (1965), Nel nome del padre (1971), Marcia trionfale (1976).
La visione del Sabba filmak (1988) eta beste batzuek psikoanalisiaren eragin nabaria dute. Il diavolo in corpo filmak (1986) arrakasta handia izan zuen, sekuentzia erotiko batzuk zirela-eta. Zenbait zuzendari ezkertiarrek elkarlanean egindako film batzuetan ere parte hartu du.
Beste film batzuk: L'ora di religione (2002), Buongiorno, notte (2003), Il regista di matrimoni (2006), Vincere (2009), Sorelle Mai (2010)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q53010
- Multimedia: Marco Bellocchio / Q53010