Melissa Seidemann

Melissa Seidemann
Bizitza
JaiotzaHoffman Estates (Illinois), 1990eko ekainaren 26a (33 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaWalnut Creek (Kalifornia)
Hezkuntza
HeziketaStanford Unibertsitatea
College Park High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakwaterpolo jokalaria eta igerilaria
Parte-hartzailea
  • water polo at the 2012 Summer Olympics – women's tournament (en) Itzuli (1.)
    water polo at the 2016 Summer Olympics – women's tournament (en) Itzuli (1.)
    water polo at the 2020 Summer Olympics – women's tournament (en) Itzuli (1.)
Posizio edo espezialitateadefendatzailea
Pisua104 kilogramo
Altuera1,83 metro

Instagram: mseidemann Olympic.org: melissa-seidemann Edit the value on Wikidata

Melissa Jon Seidemann (Hoffman Estates, Illinois, AEB, 1990eko ekainaren 26a), waterpolo jokalari estatubatuarra da. 2011n Stanford Unibertsitatearekin, Txapelketa Nazionala irabazi zuen. Estatu Batuetako selekzioarekin 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan eta 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, urrezko domina irabazi zuen[1][2].

Ibilbidea

Institutua

2008an Pleasant Hill-eko (Kalifornia) College Park High Schoolen lizentziatua, Melissa haren waterpolo taldean lehiatu zen batxilergoko lau urteetan, eta, hiru urtez, igeri taldean lehiatu zen. Prestaketa gisa, futbolean ere aritu zen. Melissa waterpolo taldeko kapitain izan zen 2007an eta 2008an, eta, bere taldeari, DFAL titulura eramaten lagundu zion senior mailan; gero, NISCA All-American eta Team MVP (jokalaririk baliotsuena) izendatu zuten 2007an, eta AEBko Gazte Selekzioko kide izatera pasa zen; 2006an, urrezko domina irabazi zuen Junior Joko Panamerikarretan, txapelketako goleatzaile nagusia izanik, 20 golekin. Gazteen Selekzio Nazionaleko kide ere izan zen 2007ko udan, Sydneyn, (Australia), garaitua izan gabe. 2008ko Munduko Txapelketan parte hartu zuen taldean ere, bazegoen. All-American ohoreak lortu zituen AEBko waterpolo 20/U Nationals-en[1].

Unibertsitatea

Melissa, ondoren, Stanford Unibertsitateko emakumezkoen waterpolo taldean sartu zen 2009an. Hasiberri ikasle gisa, taldea zuzendu zuen, 59 golekin, eta, bost alditan, partida batean, gutxienez, lau gol sartu zituen. Hurrengo urtean, berriro, Stanforden buru izan zen puntuazioan, eta, 2010ean, ACWPC All-America First Teamerako izendatu zuten. 2011n, 50 goleko hirugarren denboraldia egin zuen, eta bigarren gelditu zen Stanforden, 51 golekin. Gol bat ere sartu zuen NCAA Txapelketako tituluaren jokoan, eta Stanfordek irabazi zuen[1].

Melissak, 2012an, Stanfordeko baja hartu zuen AEBko waterpolo selekzio nazionalarekin entrenatu ahal izateko[1].

Nazioartea

Melissa 2010ean hasi zen AEBko selekzioan jokatzen. Urte horretako FINA Munduko Ligako Super Finalean, hiru gol sartu zituen, eta bi gol, FINA Munduko Kopan, bi ekitaldiak irabazten lagunduz AEBri[3].

Hurrengo urtean, AEBk FINA Munduko Ligako Super Finala irabazi zuen, berriro, Melissak bi gol sartu zituelarik. 11 gol sartu zituen Joko Panamerikarretan, eta hirugarren sailkatu zen taldean; AEBk urrezko domina irabazi zuen, eta 2012ko Udako Olinpiar Jokoetarako sailkatu zen[3]. AEBk urrea irabaziko zuen Olinpiar Jokoetan ere[4]. 2016ko AEBko talde olinpikoko kide izan zen, eta, urte hartan, bere bigarren urrezko domina irabazi zuen. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, berriro, AEB ordezkatzen zuen taldean egon zen, eta, hirugarrenez, urrezko domina eskuratu zuen.

Lorpenak

Olinpiar Jokoak

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, urrezko domina irabaziko zuen talde amerikarraren parte izan zen Espainiaren (zilarrezkoa) eta Australiaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, urrezko domina irabaziko zuen talde amerikarraren parte izan zen Italiaren (zilarrezkoa) eta Errusiaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriro, urrezko domina irabaziko du AEBko taldearekin, Espainiako (zilarrezkoa) eta Hungariakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute AEBko taldea: Rachel Fattal, Aria Fischer, Makenzie Fischer, Kaleigh Gilchrist, Stephania Haralabidis, Paige Hauschild, Ashleigh Johnson, Amanda Longan, Maddie Musselman, Jamie Neushul, Melissa Seidemann, Maggie Steffens eta Alys Williams-ek[5][6].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2012 Londres
Erresuma Batua Erresuma Batua
01 !1. postua, urrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa[7]
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
01 !1. postua, urrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa[8]
2020 Tokio
Japonia Japonia
01 !1. postua, urrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa[9].

Gainerako lorpenak

Munduko Igeriketa Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Gwangju
Hego Korea Hego Korea
01 !1. postua, urrezko domina Waterpoloa
2017 Budapest
Hungaria Hungaria
01 !1. postua, urrezko domina Waterpoloa
2015 Kazan
Errusia Errusia
01 !1. postua, urrezko domina Waterpoloa
Joko Panamerikarrak
2019 Lima
Peru Peru
01 !1. postua, urrezko domina Waterpoloa
2011 Guadalajara
Mexiko Mexiko
01 !1. postua, urrezko domina Waterpoloa

Pertsonalak

Melissa, 2013an, Stanford Unibertsitatean graduatu zen, eta psikologian lizentziatu zen. Ahizpa nagusiago bat, Lauren, eta gazteago bat ditu, Natalie. Lauren emakumezkoen waterpoloko entrenatzailea da Pleasant Hill-eko (Kalifornia) College Park High School-en, eta Natalie, berriz, UC Irvine emakumezkoen waterpolo taldeko erdilaria da, gaur egun[1].

Erreferentziak

  1. a b c d e "Melissa Seidemann" Stanford University athlete profile at GoStanford.com
  2. «Melissa Seidemann Bio, Stats, and Results» Olympics at Sports-Reference.com.
  3. a b "Melissa Seidemann" National Team water polo profile at USAwaterpolo.org
  4. "U.S. women win water polo gold". espn.go.com. August 9, 2012. Retrieved August 9, 2012.
  5. «Melissa Seidemann» olympedia.org 2022-01-19an begiratua(Ingelesez)
  6. «Melissa Seidemann» Olympics.com 2022-01-19an begiratua (Gaztelaniaz)
  7. "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2012" olympedia.org (Ingelesez)
  8. "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  9. "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Ikus, gainera

  • Ameriketako Estatu Batuetako emakumezkoen waterpolo olinpiko taldeen errekor eta estatistikak (En)
  • Emakumezkoen waterpoloko txapeldun olinpikoen zerrenda (En)
  • Waterpoloko domina olinpikoen zerrenda (emakumeak) (En)
  • Emakumezkoen waterpoloko munduko txapeldunen zerrenda (En)
  • Waterpoloko Munduko Uretako Txapelketako dominadunen zerrenda(En)

Kanpo estekak

  • Melissa Seidemann FINAn
  • Melissa Seidemann U.S. Olympic & Paralympic Committee-n
  • Melissa Seidemann Instagramen
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3357459
  • Kirolariak
  • COI: melissa-seidemann
  • Wd Datuak: Q3357459