Ontzi (ibilgailua)

Traineru laburrak Ziburun
RMS Titanic itsasontzia.
Faluka bat Nilo ibaian.
Aframax petrolio-ontzi bat

Ontzi bat ur gainean dabilen ibilgailua da[1]. Zurezko, metalezko, beira-zuntzezko edo beste material bateko[2] eraikuntza ahur eta fusiformea izan ohi da, bere formagatik flotatzeko gai dena eta nabigatzeko erabiltzen dena. Berez, termino generiko bat da, kanoa arin bati zein gurutzaontzi bati erreferentzia egin diezaiokeena.

Ontzitzat har daiteke, halaber, luzetarako plano bertikal batekiko simetrikoki flotatzen duen gorputz oro, hormarte-plano deritzona, propultsio- eta gobernu-baliabidez hornitua, honako baldintza hauek betetzen dituena:

  • Flotagarritasuna (flotatzen duena)
  • Sendotasuna edo erresistentzia
  • Estankotasuna
  • Kargatzeko gaitasuna
  • Egonkortasuna
  • Gobernagarritasuna (gidatu daitekeena)
  • Mugikortasuna.

Idazkera

Elkarketan parte hartzen duen lehen hitza izena denean eta hitz horrek silaba bat edo bi dituenean, loturik idazten da[3]. Adibidez: itsasontzi, belaontzi, atoiontzi eta abar. Hiru silaba edo gehiago baditu, marratxoz edo bereiz: arrantza(-)ontzi, espazio(-)ontzi, petrolio(-)ontzi eta abar.

Motak

Tamainaren eta erabileraren arabera, ontziek askotariko izenak dituzte. Batzuk berezko izena dute eta beste batzuk -ontzi izenarekin elkartuak.

Arraunontziak:

  • Txalupa handia (hamahiru bat metro luze eta hamar-hamaika tosta[4])
  • Trainerua (hamabi bat metro luze eta bederatzi tosta[4])
  • Kalerua (hamar bat metro luze eta zortzi-bederatzi tosta[4])
  • Potina (zortzi bat metro luze eta sei-zazpi tosta[4])
  • Batela (bost bat metro luze eta lau tosta[4])
  • Txalupa txikia (tosta bakarrekoa)

Belaontziak

Itsasontziak:

Bestelakoak:

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. «ontzi». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-05-27.)
  2. Baita hormigoizko ere, SS Faith kasu
  3. Euskaltzaindia (noiz kontsultatua: 2024-05-27)
  4. a b c d e Xabier Agote. (2009). (pdf) Euskal itsasontziak. Bertan (Gipuzkoako Foru Aldundia) ISBN 978-84-7907-616-6. (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1229765
  • Commonscat Multimedia: Watercraft / Q1229765

  • Identifikadoreak
  • GND: 4136257-3
  • AAT: 300042940
  • KulturNav: id
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1229765
  • Commonscat Multimedia: Watercraft / Q1229765
  • i
  • e
  • a
Ontzi terminologiaren aurkibidea
Aparailuak
Ontzi atalak
Maniobrak
Ontzi motak
Langileak