Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Perikarditisa perikardioaren hantura da. Gutxitan gertatzen da, baina, gertatuz gero, bihotzaren uzkurgarritasuna galaraz dezake.
Era askotako eritasunek eragin dezakete perikarditisa. Askotan, birusek eragindako infekzioen konplikazio moduan agertzen da perikarditisa, edo bakterioek eragindakoen ondorioz (pneumokokoak; tuberkulosia); baita infekzio mikotikoen ondorioz ere (histoplasmosia). Bestalde gaixotasun sistemikoen ondorioz ere ager daiteke: minbizia, leuzemia, hipotiroidismoa, bihotz-ebakuntzak. Azkenik, gaixotasun autoimmunearen ondorioa ere izan daiteke.
Erreferentziak
Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.