Artikulu hau Lapurdiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sara (argipena)».
Sara Lapurdiko hegoaldeko udalerri bat da, Ezpeletako kantonamenduan kokatua. Xareta elkartea osatzen du, Ainhoa, Urdazubi eta Zugarramurdi udalerriekin batera.
Larrun mendiak Sara iparraldean dauka, eta herria tontorrera igotzeko abiapuntuetariko bat da.
Herritik Urdazuriren hainbat ibaiadar igarotzen dira:[5] Tontolo, Uzkain, Arraio eta Galerdi errekak, eta Lizunia erreka horren isurkideekin, Beherekobenta, Portua (Helbarrunek honekin bat egiten du[6]) eta Hiruetako errekak (eta azken horren isurkide Urio eta Tonba errekak).
Sarako elizako kanpaidorrearen idazkia: Oren guziek dute gizona kolpatzen, azkenekoak du hobirat egortzen
Eyalar (Ihalar) errebalean Santa Katalina ermita dago; tenplu horren inguruan herriko etxerik zaharrenak daude.
Saran nora ezean ibiltzea gozamena da: etxe dotoreen fatxadetako anagrama eta idazkunei erreparatzea, eta xistera partida bat ikustea pilotaleku luze‑luzean. 1867ko plaka batean herriak Michel Miricuari eta Parisko bi andreri —ur hunen ekartzaileak— ur edangarria herrira ekartzea ordaindu izana eskertzen die.
Sarako elizak dorre trinkoa du eta, erlojuaren ondoan, Urruñako hausnarketaren antzekoa:
«
Oren guziek dute gizona kolpatzen. Azkenekoak du hobirat egortzen.
»
Hilerriaren ondoan, nabe bakarreko eliza handia dago. Koru hirukoitza du oholtzan. Hobi‑lauzazko zorupean ehortzi zuten 1644anPedro Axular erretorea, euskal literaturako prosalari hoberentzat jotzen dutena eta Gero idatzi zuena. Presbiterioaren oinetan seroren hilobia dago, epitafio honekin:
«
Hau da thomba herri hunec fincatua 1686 urthean orainden seroraren eta izanen direnen iarlekua eta sepultura.
»
Elizan zerbitzu osagarriak emateko langile edo laguntzailetzat hartu ohi diren serora horiek (horixe da, hain zuzen, atzerakoien planteamendua) goren mailan jarri dituzte Saran, lehentasunezko hilobia eman baitiete. Alboko horman gurtzen duten Kristoa, berriz, karlistadetan errefuxiatutako nafarrek 1836an zizelkatua eta oparitua da. Beste errefuxiatu bat Joxe Migel Barandiaran ataundarra izan zen; 1983an herriak ere omenaldia egin zion, eta plaka batean jasota geratu da.
Etxeak eta auzoak
Sarako etxe bat, gailurrarekiko asimetrikoa, kare zuriz zarpeatua eta zurezko elementuak margo gorriz babestuak
Itzulitakoan, deportatuek ondasun gehienak lapurtuta edota hautsita aurkitu zituzten, 1794koirailaren 29 eta urriaren 1eanUztaritzeko Direktorioak emandako dekretuen ondorioz. Horrela zioen dekretuak: «Sara, Itsasu, Azkaine, Biriatu eta Serres antzinako udalerriak, bertako biztanleak segurtasun orokorraren faboretan zortzi hilabetez deportatuak izan zirenak, ez dira landuak izan. Askatasuna berreskuratzen dutenak, beren etxeetara itzultzean, ozenki eskatzen dituzte jatekoak, gizonaren lehendabiziko beharra ase ezin dutelako: gosea».[8][10] Ondasunak berreskuratzeko aski lan ere izan zuten, ebatsitakoa erregistratua ez, baizik arpilatua izan zelako.
Martin Iturbide auzapezak eta herriko beste 33 ordezkariek deportazioan izandako egoera azaldu zuen eskutitza bidali zieten agintariei. Honela zioen: Despotismoz inguratutako eta askapenaren itzala mantendu zuen eskualdean jaioak (...) sutsu korrika egin genuen Frantziako herriaren eskubideak bere osotasunean berrezarri zituen zorioneko iraultzaren alde (...) Guk geuk Bidegurutzea (Senpere), Azkaine eta Sara artean dauden barrakoiak eraiki genituen (...) Sans-Culotteen kanpamendua altxatzeko eta beste lan publikoak burutzeko 3.000 egun baino gehiago eman ditugu. Horretarako adreilu eta egur pila bat eman ditugu (...) Eskatutako garau, zuhain, jantziak, gizonak prest eman ditugu (...) Gure atsekabe handienerako, gure azpiko lagunek gure neskatil asko prostituzioaren bitartez jatekorik bilatzera bultzatu dute; amei gosez eta egarriz hiltzen ari zirela esaten ikusi ditugu, taloak besterik ez zituztela; negarrez ikusten genituenean ez genekien zergatia eta misterioa jakitean egoera ikaratu egin gintuen (...) Sarako herritarren altzari eta eraikinak ez dira erregistratuak izan. Gure altzairu eta eraikin guztiak lapurtuak eta inguruko herrietara eramanak izan ziren. Biltegi ziurretan utzi beharrean, enkantetan salduak izan dira eta bestetan enkanterik gabe.[8][11]
1978an Sarako herritarrak erreferendum batera deitu zituzten eta Larruna igo behar zuen errepide bat egiteari ezetz esan zioten. Horrek ziurrenik, Larrungo tren ttipiaren biziraupena ziurtatu zuen.
Demografia
Eskualdeko herri handienetakoa zen Sara XIX. mendean biztanle aldetik, 2.000 biztanle inguru baitzituen. Hala ere, XX. mendearen bigarren erdialdean ez zuen izan inguruko beste herri batzuek izan zuten hazkundea, eta XXI. mendearen hasieran izandako biztanle emendatzearen ondorioz, 2.500 izatera iritsi zen.
Dena dela, hainbat adituk, hala nola Patxi Salaberrik, kolokan jartzen dute benetan «eskola» batez aritzeko aukera dugunik, hau da, haien artean benetako adiskidetasun harremanik ote zenik. Aditu haien ustez, garai bateko idazleak biltzeko etiketa bat baino ez da.
Etsai edo deabrua zera izan zen, Sarako lezetan bizi zen herensugea. Bertan, eskola bat omen zuen, eta zientziak, arteak eta letrak irakasten zituen.
Mari eta bere semeak Mikelats eta Atarrabi Midjourneyek egina
Mariren seme biek, Mikelats gaiztoak eta Atarrabi zintzoak, eskola honetan ikasi zuten. Ikasketak bukatzean, Etsaiak zozketa lagun ikasleren bat aukeratu, eta betiko berarekin egon beharra zuen. Mikelatsek Sarako galsoroak erre nahi zituen. Atarrabik, Sarako apaiza zenak, otoitz egin eta uzta libratu zuen.
Sarako gazteek Zanpantzar izeneko lastozkomanikia hausterre-eguneko gauean gurdi batean paseatzen dute herriko auzoetan, hileta baten plantak eginez. Batzuk doluzko jantzian, eta beste zenbaitzuk kandelak eramaten dituzte; guztiek, gerora, herriko plazan manikia erretzen dute.
Sarako otoiztegiak: herrian zehar guztira hamalau otoiztegi edo kapera daude, beste hainbat santuren omenez eraikiak. Gehienak Sarako Erdi Aroko galtzadaren bi aldeetan kokatuak. Otoiztegi horiek Sarako itsasgizon eta arrantzaleek eraikiak dira, bai arrantza ona izan edota ekaitzetatik bizirik atera zirelako.
Sorginen ibilbidea: Ibilbide eder eta eroso hori Sarako leizeak eta Zugarramurdiko leizeen artean hedatzen da, biak lotuz. Kontrabandisten bidexka da eta 6,75 kilometroko luzera du. Urdinez margotutako pottoka zaldiez seinaleztatuta dago. Erraza eta laua da eta belardi eta basoen artean ibilaldi lasai eskaintzen du.
Ortillopitz baserria: XVII. mendekoa da. Sarako historiaren eta euskal ohituren museoa edo erakustokia dauka.
San Martin eliza:[20]XVII. mende hasieran eraikia, garai batean bertako apaiza "Axular" idazle ospetsua izan zen. Hilerriak eliza inguratzen du, baina 1804. urtera arte eliza barneko hilobietan lurperaketak egin ziren, Axular bera ere bai.[7] Dorrearen goiakaldean eta kanpoaldetik honako idazkun ezaguna du: Oren guziek dute gizona kolpatzen azkenekoak du hobirat egortzen. Barruan, aldiz, hain ezaguna ez den beste idazki bat dago, Seroraren hilobian hain zuzen: Orai den seroraren eta izanen direnen jarlekua eta hobia.[21]
Euskal pastizaren museoa: Antzinako sukaldaritzako tresnek eta lanabesek, kalitateko osagaiek, jatorrizko errezetek eta etxeko gozogintzak bat egiten dute ohiko postre horren lanketaren bitartez bisitariaren dastamena eta usaimena pizten dituen bisita atseginean.
Joanes Ibarrola Saran jaio zen, XV. mendean; utriusque iuris doktorea da. (zuzenbide zibil eta zuzenbide kanokikoan doktorea), Erruango legebiltzarrean kontseilari, ondoren Bordelen, beste hainbaten artean 1520n erregearen aginduz Zuberoako Ohitura idatzi zuen.[8]
Pedro Agerre Axular, Urdazubin ustez 1556n jaioa eta Saran 1644n hila, Gero aszetika liburu ospetsuaren idazlea eta euskararen kodifikaziorako urrats garrantzitsua egin zuena.[7]
Artikulu honen edukiaren zati bat Euskal Herri Enblematikoa entziklopediako Itsasoko Historia. Euskal Kostaldeko Gida. liburutik txertatu zen 2014-12-18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, liburu hori eta entziklopedia horretako beste zenbait Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
↑Paul Raymondek HelbarrunHelbarren deitzen du "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque" bere liburuan
↑ abcdefghiPhilippe Veyrin "Les Basques" Arthaud, 1975 ISBN 2-7003-0038-6
↑ abcdManex Goienetxe, "Histoire générale du Pays Basque" 4. Liburukia Elkarlanean, 2002, ISBN 2-913156-46-0
↑Heriotza-tasa handia zen oso deportatuen artean. Capbretongo alkate eta udal-ofizialak herriko ordezkariei aginduak eskatu zizkieten 1794komartxoaren 14 edo II. urtekohaizekorraren 24ko eskutitz batean (Jatorrizko testua P. Haristoy, "Les Paroisses du Pays Basque pendant la période révolutionnaire", Paue, Vignancour, 1895-1901, 256-257. orrialdetan argitaratua). Honela zioen:
1°) Combien de pain à donner à chaque homme (nous n'avons pas de pain, si ce n'est de la méture) ? 2°) Pouvons-nous consentir à ce qu'ils s'achètent du vin ou autres provisions? 3°) Nous t'observons que nous n'avons point de viande; 4°) Pouvons-nous leur permettre d'avoir de la lumière, la nuit, dans un fanal? 5°) Pouvons-nous permettre qu'ils aient leurs matelas ou paillasses? Nous leur avons fait porter de la paille pour coucher; 6°) Pouvons-nous permettre qu'ils sortent deux à deux pour laver leur linge? 7°) S'il y a des malades, sommes-nous autorisés à les faire sortir de la maison de réclusion pour les traduire dans d'autres pour les faire traiter?
↑Jatorrizko testua frantsesez: Les ci-devant communes de Sare, Itxassou, Ascain, Biriatou et Serres, dont les habitants internés il y a huit mois par mesure de sûreté générale, n'ont pas été cultivées. Les habitants qui viennent d'obtenir la liberté de se retirer dans leurs foyers, demandent à grands cris des subsistances sans qu'on puisse leur procurer les moyens de satisfaire à ce premier besoin de l'homme, la faim.
↑Jatorrizko testua, frantsesez: Nés dans une contrée qui avait conservé une ombre de liberté au sein du despotisme (...) avec quelle ardeur n'avons-nous pas couru à l'heureuse révolution qui a rétabli le peuple français dans les plénitude de ses droits! (...). Nous avons seuls été chargés de construire les barraques qui sont entre Beaugard (Saint-Pé), Ascain et Sare (...). Nous avons employé plus de 3 000 journées pour les retranchements du camp des Sans-Culottes et autres ouvrages publics. Nous avons fourni une quantité immense de briques et de bois de chauffage (...). Toutes les réquisitions en grains, en fourrages, vêtements, contingents d'hommes ont été ponctuellement exécutées (...). Pour comble de tourments, plusieurs de nos jeunes filles ont été invitées par nos satellites à se procurer les moyens de subsister par les prostitutions; nous les avons vues rapporter à leur mère mourant de faim et de soif, des morceaux de pain de maïs; elles versaient des larmes dont nous ignorions la cause, mais leurs voyages répétés chaque jour nous ont enfin dévoilé cet affreux mystère et nous avons frémi de désespoir et d'horreur (...). Les biens, meubles et immeubles des habitants de Sare, n'ont été ni constatés ni légalement décrits ; tous nos meubles et effets mobiliers ont été enlevés et portés confusément dans les communes voisines. Au lieu de les déposer dans des lieux sûrs, on en a vendu une partie aux enchères, et une autre partie sans enchères.