Vicente Zaragueta
Vicente Zaragueta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hernani, 1926 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 2015eko abenduaren 7a (88/89 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea eta enpresaburua |
Kidetza | Eusko Ikaskuntza Euskalerriaren Adiskideen Elkartea |
Vicente Zaragueta Laffitte (Hernani, 1926 – Donostia, 2015eko abenduaren 7a[1]) donostiar enpresaburua izan zen, El Diario Vascoko kontseilukidea, besteak beste, baina Donostiako Aquariuma kudeatzen duen Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen presidentea izateagatik ezagunagoa. Zaragueta donostiar familia aberatsaren kidea, Maria Teresa Zulaikarekin ezkonduta zegoen eta Eusko Ikaskuntza eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen kidea izan zen. 2013an Joxe Mari Korta Saria lortu zuen.[2]
Bakegintzan ere aritutakoa zen. Aieteko Bake Konferentziaren sustatzaileetako bat izan zen eta 2013ko urriaren 10ean eta 11n Donostian egin zuten munduko alkateen bake konferentziako ohorezko patronatukide izendatu zuten.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Elkarrizketa Euskonews aldizkari digitalean, 2008/02/29.
- Heriotzaren berria.
- (Gaztelaniaz):Vicente Zaraguetaren heriotza El Diario Vascon.
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Datuak: Q12268851