Yohanna Barnaba Abdallah
Yohanna Barnaba Abdallah | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mozambike, 1870 |
Herrialdea | Mozambike |
Talde etnikoa | Yao people (en) |
Heriotza | 1924 (53/54 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | yaoera |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa |
Yohanna Barnaba Abdallah (1870 – 1924ko otsailaren 11) mozambiketar historialari, idazle eta apaiz anglikanoa izan zen.
Bizitza
Mozambiken iparraldean jaio zen, eta Barnaba buruzagiaren semeordea zen[1].
Likomako katedral anglikanoan apaiztu zen 1898an. Zanzibarren egon ondoren, Malawi lakuaren ekialdeko Unangun hartu zuen bizilekua, eta azkenean han eman zuen bere ibilbidearen zatirik handiena. Nyassalandiako elizbarrutian ordenatu zen lehen apaiza izan zen. 1905ean Lur Santura erromesaldia egin zuen[1].
1924an, kostaldera oporretara zihoala, gaixotu zen Medon, eta 1924ko otsailaren 11n hil zen, ziurrenik pneumoniak jota[2].
Grezieran eta Biblian aditua zen. Chikala cha Wayao, yao etniaren eta hizkuntzaren azterketa funtsezkoa egin zuen. George Meredith Sandersonek ingelesera itzuli eta 1919an argitaratu zuen. 1973an berriro argitaratu zen[3].
Erreferentziak
- ↑ a b (Ingelesez) Anderson-Morshead, A. E. M. (1909). The history of the Universities' Mission to Central Africa, 1859-1909. London: Universities' Mission to Central Africa, 235, 387 or. (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
- ↑ (Ingelesez) Tengatenga, James, ed. A History of the Anglican Church, 1861-2010. The UMCA in Malawi (argitaratze data: 2010) ISBN 978-99908-87-65-5..
- ↑ (Ingelesez) Abdallah, Yohanna B. (1973). The Yaos: Chiikala Cha Wayao. F. Cass ISBN 0714624624. (Noiz kontsultatua: 2023-12-05).
Kanpo estekak
- Datuak: Q8054460